Orain ikusten duzuna
Android sistema eragile librea da. Telefono mugikorretarako garatu zuten, eta aukera asko eskaintzen ditu. Euskal Herrian, hacker batzuk berau euskaratzen ari dira une honetan. Zutagu sare sozialean horretarako taldea sortu dute, eta %90 jada lokalizatu dute. Beste bideo honetan, zelan euskaratu daitekeen azaltzen du gure gonbidatu Joseba Gabilondok.
#bideoGO
Android sistema eragilea, hasiera batean Google bilatzaileak bultzatu zuen proiektua da. Google bera gehiago ezagutzeko asmoarekin, bilatzailea zena, egun dituen proiektu guztien berri ematen duen bideogomendio hau proposatu dizuegu.
3 komentario
Ez dakit zergatik Internet bidez banatzen diren saio gehienek teknofrikiendako hau bezalako gaien inguruan hitz egiten amaitu behar duten.
Teknofrikiak?
Telefono bat euskaraz izatea teknofrikia iruditzen zaizu?
Eta hiztegia?
Eta publizitatea euskaraz egotea?
Telebista?
Txakurraren izena?
Hezkuntza…
Software libreak, telefonoaren sistema eragilea euskaratzeko -norberak gainera- aukera eskaintzen digu, eta hori garrantzitsua da guretzat.
Hori webcam bidez egin dugu, eta elkarrizketa grabatu eta sarean jarriz.
Teknologia berriei buruzko saioa da gurea, hori egia da. Sareari buruzkoa… teknofrikiegia egia esan, horrelako ikusleentzat.
Aupa bikote! Saio bikaina, android itzel, azkenean ezin izan dut asko lagundu… Baina tira.
Eskerrik asko Aselena komentatzeagatik, pozik egongo da
Telebista partehartzailea
Internet elkarrizketak dira
2.0 11 albisteak al jazeera asel askatu Asian Dub Foundation atxaga azpitituluak beta bideoak bilbo bizardunak blogak dokumentalak egin egunkaria elkarrizketa erlea euskal herria euskalmapa euskaltzaindia euskara facebook fermin muguruza freak friki gaelikoa hamaika hamaikatv hitzapasa Internet iparraldea irlanda japon kafe antzokia kultura libre liburuaren eguna lnag10 musika pixel sare sozialak telebista webtv zuzeu
