#bideoJO 20. saioan jokatzen hasi gara

#bideoJO 20. saioan jokatzen hasi gara Albisteak 2.0.018 Lokala eta globala uztartuz Munduko herri bat hasi tresnak prestatzen

Orain ikusten duzuna

Bideojokoen eremuan murgildu gaitu Aiora Kintana adiskideak. Jolasak, jokoek kulturalki gurean duten arrakasta ikusita, belaunaldi ezberdinetan sortzen den grina eta interakzio gaitasunaz mintzatu zaigu bera. Orain arte jokoen inguruko hainbat bilgune badira gurean, eta batzuen berri eman dugu.

Bereziki interesgarria egin zaigu MIT institutuan garatu duten Scratch jokoak egiteko softwarea -euskaratuta ere badagoena- eta horren erabilerari buruzko argipen batzuk eman dizkigu Aiorak. Bideojokoek intereakzioa bilatzen duten bezala, gure bezalako saioek helburu  bera izaten dute, eta #bideoJO etiketa landu dugu sare sozialetan, eta pozik gaude jendearen partehartzearekin. Eta hona hemen egin dizkiguzuen gomendioak.

5 komentario

Tweets that mention albisteak 2.0 – #bideoJO 20. saioan jokatzen hasi gara -- Topsy.com on October 29, 2010 at 16:05

[...] This post was mentioned on Twitter by Euskal blogosfera and Euskal blogosfera, Albisteak 2.0. Albisteak 2.0 said: #bideoJO saio berezia albisteak 2.0 020 http://albisteak.euskalherrian.info/?p=48 Aiora Kintanarekin berbetak eta interakzioan [...]

Galder on October 29, 2010 at 16:05

Zorionak! Gaur Shelbot moduan agertu nahi nuen baina antza ez da posible izan. Eta orain emaitza ikusten pozten naiz gaixo egon eta bertaratu ez izanaz!

isuri » Isuri Albisteak 2.0ko #BideoJO saioan on October 29, 2010 at 16:28

[...] eginez, bideo-jokoen inguruko iriztia eman dugu 11 telebistarako eta Interneterako egiten duten Albisteak 2.0 saioan. 10 minutu kondentsatu baina interesgarri dituzue [...]

Bideojokoak aitite amonen kontuak direla? | gaztelumendi.org on October 30, 2010 at 8:41

[...] Aste honetako telebista saioa prestatzen ordea, zeozer irakurri, ikusi eta murgiltzeko aukera izan dut. Jolasteko betarik ez dut hartu. Baina badago egon, mundu ikaragarri bat atzean. Softwarea, diseinua, interakzioa, ekonomia berri bat, lehiaketak, topaketak, garapenak, aplikazioak… eta gure inguruan ere jende ugari dabil langintza hoietan. Gehienak oso gazteak, baina era berean oso trebeak. [...]

zuzeu.com — Zuretzat zer dira bideojokoak? on November 2, 2010 at 18:01

[...] pedagogiko eta hezkuntzakoak. Hizkuntzak, arreta, pentsamendua…. eta beste mila arrazoi.  Albisteak 2.0 | Hamaika [...]

Check Again
Check Again