Android euskaraz webcam bidez erakusten

Orain ikusten duzuna

Android sistema eragile librea da. Telefono mugikorretarako garatu zuten, eta aukera asko eskaintzen ditu. Euskal Herrian, hacker batzuk berau euskaratzen ari dira une honetan. Zutagu sare sozialean horretarako taldea sortu dute, eta %90 jada lokalizatu dute. Beste bideo honetan, zelan euskaratu daitekeen azaltzen du gure gonbidatu Joseba Gabilondok. #bideoGO Android sistema eragilea, hasiera batean Google bilatzaileak bultzatu zuen proiektua da. Google bera gehiago ezagutzeko asmoarekin, bilatzailea zena, egun dituen proiektu guztien berri ematen duen bideogomendio hau proposatu dizuegu.

4 komentario

pufff on June 11, 2010 at 13:55

Ez dakit zergatik Internet bidez banatzen diren saio gehienek teknofrikiendako hau bezalako gaien inguruan hitz egiten amaitu behar duten.

albisteak 2.0 on June 14, 2010 at 12:50

Teknofrikiak?

Telefono bat euskaraz izatea teknofrikia iruditzen zaizu?
Eta hiztegia?
Eta publizitatea euskaraz egotea?
Telebista?
Txakurraren izena?
Hezkuntza…

Software libreak, telefonoaren sistema eragilea euskaratzeko -norberak gainera- aukera eskaintzen digu, eta hori garrantzitsua da guretzat.

Hori webcam bidez egin dugu, eta elkarrizketa grabatu eta sarean jarriz.

Teknologia berriei buruzko saioa da gurea, hori egia da. Sareari buruzkoa… teknofrikiegia egia esan, horrelako ikusleentzat.

Dabid Martinez on June 15, 2010 at 10:04

Aupa bikote! Saio bikaina, android itzel, azkenean ezin izan dut asko lagundu… Baina tira.

Eskerrik asko Aselena komentatzeagatik, pozik egongo da :)

mikel on October 10, 2010 at 21:01

Kaixo! Ikusi zaituztet 11kan eta oso interesgarria iruditu zait egin duzuen azalpena. RSSari buruko hori

Aufi ta segi aurrera!

Check Again
Check Again