Orain ikusten duzuna
albisteak 2.0 Hitzapasa jolasean harrapatu gaituzue lagunok. Euskaljakintza.com gunean izango duzue horretan aritzeko aukera. Bestela Asel Luzarragaren aldeko kontzerturako gomitea luzatzen dizuegu. Asel Askatu! ekimenekoek euskal musikari askoren laguntzaz antolatu dutena Bermeoko kafe antzokian. #bideoGO Hemendik aurrera sare sozialetan #bideoGO etiketarekin bialdutako bideo gomendioak sartuko ditugu gure saioaren azken atalean. Sarean topatzen dituzuen bideo gomendagarrien berri eman komunitatean... telebista partehartzaile egiteko helburuarekin.
5 komentario
Aupa lagunak!
Eskerrik asko asteburu honetako albistea zabaltzeagatik, eta gogoratu kontzertura hurbildu ezin diren guztientzat zuzenean jarraitu ahal izango duzuela, twitter, facebook eta webgune honetan:
http://jaialdia.aselaskatu.org/
Gainera ez ahaztu Asel orri horren txatean egongo dela kontzertu guztian zehar 20.00etatik aurrera.
Dena den hobe Bermeora etortzea, etortzen zareten guztiak ligatu egingo duzue eta
Saiatu naiz orrialde horretan sartzen eta pasahitza eskatzen du. Agian gero ondo egongo da!
[...] This post was mentioned on Twitter by iPtx, ALIMOTXO and Euskal blogosfera, Albisteak 2.0. Albisteak 2.0 said: http://albisteak.euskalherrian.info/?p=19 HITZApasa, Asel askatu! kontzertua eta #bideoGO (bideo gomendioak) gure azken saioan RT @iPtx [...]
Hitza pasa joko hori benetan flipantea da. Egin izana iruditzen zait itzelena… Ordizia bilakatu da gure silikon balei ttikia. Biba zuek!
Mila esker Hitzapasaren aipamenagatik! Izugarri originala iruditu zait berria emateko modua. A ze parrak egin ditudan!!
Oraintxe bertan blog bat sortzen ari naiz Hitzapasaren inguruko guztia biltzeko (hitzapasa jokoak, formularioak -bakoitzak bere hitzapasa sortzeko-, iradokizunen bilketa…). Ea itxurazko zerbait egiten dudan!!
Zorionak Albisteak 2.0rengatik!!
Telebista partehartzailea
Internet elkarrizketak dira
2.0 11 albisteak al jazeera asel askatu Asian Dub Foundation atxaga azpitituluak beta bideoak bilbo bizardunak blogak dokumentalak egin egunkaria elkarrizketa erlea euskal herria euskalmapa euskaltzaindia euskara facebook fermin muguruza freak friki gaelikoa hamaika hamaikatv hitzapasa Internet iparraldea irlanda japon kafe antzokia kultura libre liburuaren eguna lnag10 musika pixel sare sozialak telebista webtv zuzeu
