albisteak 2.0 beta saioa

Orain ikusten duzuna

Hamaika telebistarako prestatzen ari garen mini_espazio honek sarea izango du ardatz. Saio bakoitzean, Interneteko aktualitateari buruz mintzatuko gara. Internet elkarrizketak dira, eta guk ere sare sozialetan, entziklopedia libreetan, software librea garatzen ari diren kideen posta zerrendetan edota blogetan irakurtzen ditugunak ekarriko ditugu emankizun honetara. Lehen saio honetan landu ditugun gaiak.

albisteak 2.0 telebista saio hau musika librearekin abiatuko da. Urtzi Azkuek sortutako kantu bat baliatu dugu horretarako bere cc lizentzia eta Urtzi beraren onespenarekin. Grabazioa Hamaika telebistaren Deustuko estudioetan burutu dugu, eta Ane Zabalak lagundu gaitu. Errealizazioan Oskar Bilbao eta Lander Pereiro aritu dira.

18 komentario

albisteak 2.0 on March 3, 2010 at 9:07

Proiektu honek, oso itxura ona dauka… ezta?
Telebista partehartzailea, irekia eta librea.

Hamaika ikusteko… noski.

Eta zuek, esan pentsatzen duzuena….

Theklan on March 8, 2010 at 22:21

Lehenengo saioa ez da oraindik, 000. saioa. Asko dugu oraindik hobetzeko, asko jasotzeko. Baina bada zerbait, ezta?

H. Etxeberria on March 9, 2010 at 11:27

Hamaikatxo saio pilotu ikusiak ditut hau baino txarragoak. Animo.

Theklan on March 9, 2010 at 13:06

Hasier, ez dakit hori lausengu bat den edo “beno, ez dago hain gaizki!” bat. Lehenengoa bezala hartuko dut!

P. Zubikarai on March 9, 2010 at 14:07

Itxura ona dauka ta potentzialitatea, demasa. Ea zerbait txukuna gorpuztea lortzen duzuen zuek eta kanpoko ekarpenekin. Aupa-gero.

Dabid Martinez on March 9, 2010 at 16:45

Lehenik eta behin oso efektu goapoa iruzkinetan, zorionak garatzaileari jejeje.

Orain serio, oso proiektu interesgarria eta polita ikusten dut hau, itxura ederra du Patxik esaten duen moduan, ezin dut momentu honetan ikusi baina etxean ikusiko dut gero eta komentatuko dizuet.

Ondo segi!

Theklan on March 9, 2010 at 17:06

Bai, egia da iruzkinena oso ondo dagoela. Eta garatzailea zein den ez dakigun arren ziur eskuratu daitekeela kodea errez, ezta?

Eskerrik asko mezuengatik!

albisteak 2.0 on March 9, 2010 at 17:10

Lagunok, hau beta saio bat da. Eta apurka apurka… ari da jendea iritzia ematen, iruzkinak egiten.
Gero izango da gaiak proposatzea, loturak pasatzea, bideoak egin eta igortzea… apurka apurka telebista partehartzailea bultzatzeko asmoarekin.
Biba zuek!

H. Etxeberria on March 9, 2010 at 20:19

Theklan, nirea lore bat zen. Ontzekoen artean bat, batez ere, baina kriston konplexutasuna ekarriko lizueke (beste kamerak, nahastu behar…), eta agian ez du konpentsatuko: zuen aurpegien hurbileko planoak behar lirateke noizean behin, sinesgarritasuna handiitzeko. Zoritxarrez, ikusentzunezkoen “legeetakoa” da hori.
Bestela oso ondo jarraitu duzue gidoia, tronpatu gabe et era aski naturalean. (Hemen hobetu beharrekoen artean, elkarri egiten dizkiiozuen galderak zuzenak kenduko nitzke, soilik ez direlako “benetakoak”).
Zer nahi zenuten, ba, lehen saioarekin Oscarrak irabazten hasi? Gainerakoan, perfect!

iturri on March 9, 2010 at 21:40

Ondo dago pilotua. Animo eta segi aurrera.

Portzierto, Galderren aldamenean zegoena Mikel San Jose zela iruditu zait hasiera batean…
;-)

haritz rodriguez on March 9, 2010 at 21:54

Zorionak, zinez!
Ikusi dut pilotua eta gustatu zait.
Uste dut blogean post berri bat idazteko aitzakia eman didazuela.
Segi horrela!

Unai Fdz. de Betoño on March 10, 2010 at 9:57

Zuek bai ausartak! Laburra, baina atseginez ikusi dut. Animo, bikote!

Kaixo on March 10, 2010 at 16:56

Eta zer egin behar da? Nola parte har dezakegu? Nola funtzionatzen du telebista parteartzaileak? ikusentzuleak ideak bota behar ditugu eta zuek elkarrizketak egiten dituzue? ez dut ongi ulertu baina projektua bultzatu behar da aitzindaria dalako, eta zorionak eman goiko elkarrizketarengatik, ez nuen ezagutzen Badok.info zelako lana burutzen ari diren Berriakoek. Bideo gehiago ikusteko zain nauzue, eskerrik asko, segi holan.

Oier Azkarraga Grajales on March 10, 2010 at 18:51

mola! oso itxura ona du, Segi lanean eta laster izugarrizko arrakasta izango du! biba zuek!

Maite Ubiria on March 10, 2010 at 19:27

Aupa telebistako izar berri horiek. Ez naiz kamera aurrean erakusten duzuen trebetasun maila neurtzen hasiko. Hasierrek nik baino askoz aholku eta ekarpen aproposagoak egin ditzake arlo horretan eta. Lehen saio-piloto hori atsegina egin zait eta sarean egitasmo interesgarri asko daudenez (eta etorriko direnak… ) ziur nahiz mamia ez zaizuela faltako. Kurai on eta besarkada bat Iparraldetik !

Iñigo Arandia on March 11, 2010 at 17:29

Aurrekoen iritzien bidetik, zorionak eman baino ez ekimen honengatik eta hurrengo saioak iksuteko irrikitan nagoela.
Hala ere esan behar dut La Pegatina-ren bideoklipak pereza pixka bat eman didala ;-)
besarkada bat

Theklan on March 11, 2010 at 23:39

@Kaixo! Parte-hartzeko modurik hoberena gauzak proposatzea da, bai hemen bai eta Twitter bezalako kanalak erabilita. Baina hori baino garrantzitsuagoa da proiektuetan parte-hartzea, proiektua sortzea…

@Maite Ubiria. Eskerrik asko. Oraindik izarrak ez gara, eta asko dugu ikasteko, batez ere zuek bezalako kazetariez!

@Iñigo Arandia: Beno, kultura pixka bat. Beste bideoklipik baldin baduzu proposatu lasai.

albisteak 2.0 – Albisteak 2.0.001 on March 12, 2010 at 17:46

[...] 2.0telebistaTelebista saioa Albisteak 2.0.001 albisteak 2.0 beta saioa bat eta bat [...]

Check Again
Check Again