Zer giro dabil munduan? | albisteak 2.0 globala 38. saioa

Orain ikusten duzuna

Bidairik merkeena irakurketa dela irakurri dugu sarean. Eta guk munduan zehar bidaiatzeari ekin diogu. Hango eta hemengo berri biltzeko asmoarekin. Horretarako noski, dagoen nabegatzaile ziur, azkar, libre eta euskaldunen baliatu dugu: Firefox 4. Perpignanen Wikipediako nazioarteko koferentzia baten berri ukan dugu, Bilbon videoweb11 bideo sortzaileen bilkuran egon gara, Libiara eroan gaituzte Siglo XXI egunkarikoek. Libian gaudela, hango bonbardaketek Gernika ekarri digute akordura. Guernica Gernikara ekimena ezagutu eta Himalayara eroan gaituzte Ken Zazpiren doinuek, Alex Txikon Lemoako mendizalearen atzetik.

komentario bat

Guernica Gernikara on March 28, 2011 at 15:23

Hurrengo apirilak 26an 74 urte betetzen dira Gernika bonbardatua izan zenetik. Bonbardaketa hau, Pablo R. Picassok irudikatu zuen munduan zehar oso ezaguna den “Guernica” margolanean, gaur egun, Bakea eta Giza Eskubideen ikur bezala ezagutzen dena.

Zure atxikimendua eskatzen dugu gure ustez zilegi den aspaldiko aldarrikapen honen alde: “Guernica-Gernikara” ekar dezatela.

http://www.guernicagernikara.net/home/?page_id=80

Check Again
Check Again